Javier Agirrek Goya bat ekarri du Irunera

javier.aguirre

Agirre, larunbatean, Goya saria eskuan. Argazkia: ultimahora.es

Handia filma Espainiako Zinema Akademiaren Goya sarien izarra izan zen. Hamar Goya irabazi zituen larunbatean lanak, tartean, argazki zuzendari onenarena. Eta argazki zuzendari onenaren saria Irunera etorri da, Javier Agirre irundarra izan baita lan sarituaren arduraduna kategoria horretan.

Irungo Udalak, Jose Antonio Santano alkatearen bidez, zorionak eman dizkio Agirreri: “Javierrek saria hartzean esandako hitzek hunkitu egin gaituzte. Irunen izena kulturarekin eta sari horiekin lotuta entzutea harrotasun iturri da niretzat”. Handiaren arrakastaz ere poztu da alkatea.

Handia-k, Agirrerenaz gain, beste bederatzi Goya eskuratu zituen larunbatean Madrilen egin zen galan: jatorrizko gidoi onenarena, aktore berri onenarena, produkzio zuzendaritza onenarena, jatorrizko musika onenarena, muntaketa onenarena, zuzendari artistiko onenarena, jantzi diseinu onenarena, efektu berezi onenena, eta ile apainketa eta makillaje onenarena.

Irundarra jaiotzez, Zarautzen bizi da Agirre. Atzo arratsean harrera egin zioten herri horretan bertakoek. Ondoko bideoa lehen ongi etorriarena da, Gari Berazaluzek egina.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend