Irunen, AP8an lanak egiten ari dira, eta aldi berean ibilgailuen emaria handia da. Horregatik ilarak. N1 errepidea zenean ere ilarak ari dira sortzen.
Irungo Danako jatetxeko David Rodriguez sukaldariak hirugarren finalaurrekorako pasea lortu berri du, 2017ko Urteko Sukaldaria txapelketa gastronomikoan. Finalaurrekoa, Bilbon, Leioako Ostalaritza Eskolan jokatu dute.
Hondarribiko hogei merkatarik egin dute bat Gabonetako merkataritza kanpainarekin. 16-17ko asteburuan azoka egingo dute Itsas Etxean.
12-18 urte bitartekoei bideratutako lehiaketa antolatu dute, 'Aldatu #Rolloa' titulupean. Kalean, telebistan edota aldizkarietan azaltzen diren iragarki sexistak identifikatu beharko dituzte partaideek.