Euskararen Eguna ospatu dute gaur Talaia eskola publikoan eta Oiartzungo reggae taldeko hiru kidek kontzertua eman dute institutuan.
Orotara gazteentzat 39 apartamentu egitea da asmoa. Gainera, San Migel auzorako gizarte zentro berria egingo lukete bertan.
Gutxienez laurogei urteko ibilbidearen ostean, Irungo Atsegiña elkarteko zortzi erraldoi klasikoek, garai bateko itxura berreskuratzeko asmoarekin, erabateko aldaketa jasango dute.
Azken astean, 250 ikasle baino gehiagok hartu dute udalak eta Zabalik proiektuak antolatutako mintzodromoetan. Balorazio "oso positiboa" egin dute antolatzaileek.
Euskararen aldeko mosaikoa aurkeztuko dute auditorioan. Aurretik Euskara Munduan. Besteen ahotan dokumentala proiektatuko dute.
Bi astez entrenatzen aritu da Tournai herrian, hango Kano judo taldearekin. Bere bi borrokak irabazi ditu hondarribiarrak.
Abotsanitzen eta PPren emendakin guztien kontra bozkatu du udal gobernuak, 'Mariñel'-eko kudeaketa fiskaltzara eramateagatik.
San Tomas Egunean sei txosna jarriko dituzte Urdanibia plazan. Aurkeztutako proposamenen artean zozketa egin du udalak, eta esleidunak jakinarazi ditu.
Balio bereizgarria eskaintzen duten dendak saritu dituzte, eskura dituzten aholkularitza, produktua eta bezeroari arreta zerbitzu onari aitortza egiteko.