Hondarribia Arraun Elkarteak 2017an irabazitako banderen bedeinkapen ekitaldia egin du gaur. Hamalau banderak harro erakutsi dizkiete herritarrei.
Banderak, Kale Nagusian.
Hondarribia Arraun Elkartean egun handia dute gaurkoa. 2017an irabazitako 14 banderak bedeinkatzeko eguna. Horietatik bost ligarik gorenean irabazitakoak dira (Eusko Label Liga), hiru trainerilletakoak, eta beste hiru aulki mugikorrekoak; besteak sasoi aurreko banderak (Oriako jaitsiera eta Pasaiako I. Fegemu bandera) eta Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketa izan dira. Hori bai, denak izerdiz eta gogor lan eginda. Horregatik gaur, harro, azaldu dizkiete herritarrei sasoian lortutakoak.
Desfilea egin dute banderekin arraun elkarteko kide, nahiz herriko bestelako erakundeetako ordezkariek. Klubetik abiatu, eta Alde Zaharreko elizara joan dira banderadunak, txarangaz lagunduta, han
trapuei bedeinkapena emateko. Hori eta gero, Hermandadera jaitsi dira desfilearen partaideak. Bazkaria Alameda jatetxean egin dute.
Aurtengo amabitxia Mari Carmen Aristizabal izan da. Ohorez parte hartu du ekitaldian.
Ondorengoak, desfilearen hainbat irudi dira, Kale Nagusikoak.