Txiste grafikoa umorea lantzeko beste era bat da. Eta euskaraz bada, hobe. Gaur Hondarribiko Txiste Grafikoen Lehiaketako sariak eman dituzte.
Irungo Hirubide ikastetxean emakumeen kontrako indarkeriaren gaia landu dute asteon. Murala egin, eta indarkeria horren kontra daudela adierazi dute.
Azaroaren 25aren harirako elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Zabaltza plazan. Indarkeria matxistaren kontra hamarnaka herritar bildu dira.
Hondarribia Arraun Elkarteak 2017an irabazitako banderen bedeinkapen ekitaldia egin du gaur. Hamalau banderak harro erakutsi dizkiete herritarrei.