Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Uranzu berritzeko 600.000 euro emango ditu aldundiak

Denis Itxaso Kirol diputatuak Uranzu bisitatu du gaur goizean. Pilotalekua hiriaren erreferente izaten jarraitzeko ezinbestekotzat eman ditu berritze lanak.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2017/11/15
uranzu

Santano eta Itxaso, Bidasoako eta Kurpil Kirolak-eko kideekin gaur Uranzun.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000 euro jarriko ditu Irungo Uranzu pilotalekua berritzeko lanak finantzatzeko. Lanen kostu osoa 4,5 milioi eurokoa da. Iragarpena Denis Itxaso aldundiko Kirol diputatuak egin, du, gaur Uranzura egin duen bisitan. Harekin Irungo alkate Jose Antonio Santano, eta pilotalekua gehien erabiltzen dutenen elkarteen ordezkariak izan dira, alegia, Bidasoa eskubaloi taldeko presidentea nahiz Kurpil Kirolak elkarteko ordezkaria. Itxasok esan duenez, aldundiak kirol instalazioak berritzeko duen planaren barrukoa da diru laguntza, gipuzkoar orok kirolaz goza dezaten diseinatutakoa. Plan horrek instalazioen berritzeak lehenesten ditu, berriak egitearen aurrean. Gainera, energia arloan, instalazio iraunkorragoa izango da Uranzu behin lanak amaituta. “Irunentzat instalazio enblematikoa da Uranzu. Baina zaharkituta gelditu da, eta berritzea behar du irundarrek hortaz goza dezaten”. Irungo alkateak esan duenez, Uranzuren berritzea, frontoia dagoen ingurune guztiaren birmoldatzearen osagarri izango da. Izan ere, Urdanibia plaza nahiz San Martzial kale eraberrituei, Uranzu eta Sargia parkea erantsiko zaizkie alde zaharraren hirigintza iraultza horretan. “Uranzuk izango duen aldaketarik nabarmenetakoa da sarrera tokiz aldatuko dela, Sargiatik egingo delako”, zehaztu du alkateak. Horrez gain, azpiegitura berrituaren diseinuan genero ikuspegia kontuan hartu dela esan du alkateak, bai espazioen antolaketari dagokionez, bai eta argiteriaren ikuspegitik ere. Aste honetan bertan hasi dira Uranzuko lanak. Junkal kalean babeserako hesiak jarri dituzte. Instalazioak kanpotik eta barrutik itxura bakarrik ez, eserlekuen kopuruan onura izango du: 727 eserleku izango ditu gehienez, eta kirol jardueraren arabera, jasotzen diren eserlekuek espazio gehiago edo gutxiago emango diote kantxari (19,85×43 metrokoa). Pilota partidetan eserleku guztiak prest egongo dira. Beheko estekan informazio gehiago.

+ Uranzu berritzeko egitasmoaren xehetasunak, hemen.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.