Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

Uranzu berria iristear da

Uranzu berriaren xehetasunak eman ditu gaur Irungo Udalak. Erakin bakarrean hainbat azpiegitura bilduko ditu, sarrera nagusia Sargian izanik.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2017/05/17
uranzuberria.kanpoaldea,barruan

Sarbide nagusia Sargia parketik izango du Uranzu berriak.

Irungo Uranzu pilotalekua berritzeko egitasmoa mahaiaren gainean dago. Baina pilotalekua bakarrik ez, inguru guztia berrituko dute. Horretarako 4,5 milioi euroko aurrekontua erabiliko dute. Urdanibia plaza berrituarekin, San Martzial kale berriarekin, eta Sargia parke berrituarekin bat egingo du frontoiak. Udalak azpiegitura berritua noiz izango den erabilgarri esaterik ez du izan, obra egiteko esleipen prozesua ez delako abiatu oraindik (abiatzear da), eta Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Sailak oniritzia eman behar diolako proiektuari. Baina egitasmoa, badago. Honakoak dira Uranzu berriaren hainbat ezaugarri:
  • Eraikitako lur eremua 4.163,23 metro koadrokoa izango da, eta hiru solairu izango ditu azpiegitura berriak. Eraikin bakarra izango du, hau da, frontoi txikia ere egituraren barruan egongo da.
  • Sarbide nagusia Sargia parketik izango du.
  • Harmailen zati bat jasotzen diren horietakoa izango da. Pilota partidetan izango ditu eserleku gehien Uranzuk, 727 orotara. Eskubaloi partidetarako txikiagoa izango da edukiera. Kantxaren azalera, behin harmailak jasota, 19,85 metro zabal eta 43 luzekoa izango da.
  • Ondoko pilotaleku txikia mantenduko dute, Juncal kaletik izango du sarrera. Eraikin nagusian integratuta joango da.
  • Harmailez, aldagelez, komunez edo biltegiez gain, askotariko erabilerarako lau areto izango ditu.
  • San Martzial kale berriarekin integratuta egongo da egitasmoa, baita Sargia parke berriarekin ere (udan bukatuko dira bertako lanak).
  • Egitasmoan genero ikuspegia kontuan hartu dute, puntu ilunak ezabatuz.

Pilota partidetarako 727 eserlekuko edukiera izango du.

Uranzu berriaren xehetasunak Cristina Laborda Lan eta Bide ordezkariak eman ditu gaur. Ingurunearekin integratuta joango dela adierazgarritzat eman du, eta hiriarentzako instalazio “moderno, irisgarri eta balioanitza” izango dela. Nabarmendu du ekipamenduan argitasuna izango dela ezaugarrietako bat, beirazko paretetatik edo sabaietik argia sar dadin moduko materialak erabiliko dituztelako. Kolorean, zuria izango da nagusi. Egitasmoaren plano eta infografiak Urdanibia plazan jarriko dituzte, herritarrek bere egin dezaten egitasmoa. Izan ere, Labordak aipatu du kirol elkarte nahiz inguruko bizilagunekin egitasmoa konpartitu dutela, “eta haien ekarpenak jaso, eta behin betiko proiektuan txertatu ditugu”.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.