Uranzu berriaren xehetasunak eman ditu gaur Irungo Udalak. Erakin bakarrean hainbat azpiegitura bilduko ditu, sarrera nagusia Sargian izanik.
Hamazazpi eraikinetan antzeman dute termiten presentzia. Ekintza Planaren barruan, bost urteko tratamendua egingo dute.
Hondarribiko Euskara Zerbitzuak familientzako zirku tailerra antolatu du hilaren 27rako. Hurrengo asteartea da izena emateko azken eguna.
Otzazki galeriak 'Garabateando' antolatu du bigarrenez. Taldean zirriborratzea edo margotzea gustuko duten guztiei zuzenduta dago.
EH Bilduk musika eskolaren egoera kritikoaz ohartarazi du. Irakasleek bi hilabete daramatzate kobratu gabe. Onena, eskola publiko egitea dela uste dute.
Hurrengo udararako Irungo Marte Sorkuntza Laborategiak, etxeko txikiei zuzendua, hainbat tailer antolatu ditu.
Ekainaren 10ean galdera ikurra erraldoia irudikatuko dute Bilbon. Hondarribitik autobusez joateko txartelak salduko dituzte larunbatero.