'Alkatea auzoetan' ekimeneko azken emaitzak aurkeztu dituzte Irungo Udaleko web orrialdean.
Otsailaren 18an Irungo alkateak Pinudiko bizilagunekin izandako bilera.
‘Alkatea auzoetan’ ekimeneko azken emaitzak aurkeztu dituzte Irungo Udaleko web orrialdean. Otsailaren 18an Pinudiko bizilagunekin Jose Antonio Santano alkateak egindako bileraren emaitzen berri eman dute, ikusitako arazoen aurrean udaletxetik hartuko dituzten neurriez gain.
Alkateak bizilagunekin izandako azken bilera horretan, hainbat eskaera egin ziren: auzoko haurren parkea berritu, Pinudiko zuhaitzen inaustearekin hasi edo Berako Karika kaleko aparkalekuak asfaltatzeko lanak burutu, adibidez. Bileran aipatutako beste kontu bat bizikidetza arazoak izan zen. Kasu horretan, udaltzaingoen lanen errefortzua egingo dute, arazo horiek ekidin nahian. Gainera, instituzio eta entitate batzuei komentario batzuk eramateko mekanismoak martxan jarri dituzte Udaletik, bosgarren edukiontziaren irekieraren alternatiba bilaketak egitea, besteak beste.
Otsailaren 18ko bilerako gai zerrena eta Pinudiarekin udaletxeak hartu dituen konpromiso guztiak
Irungo web orrialde ofizialean dago, herritarren parte hartzea sailaren barruan.