Asteartean iritsiko da euskararen aldeko lasterketa Hondarribira, bazkalostean. Biharamunean hiru ikastetxeetako haurrek egingo dute Korrika Txikia.
James Armstrong gitarrista kaliforniarrak kontzertu solidarioa joko du Irunen datorren apirilaren 28an.
14:30ean aterako da autobusa Miramarretik. Ez jaisteko borrokan hondarribiarren aurkari zuzena da Aloña Mendi.
Ficoba haurren gaiak erakutsi eta salduko dituzten 30 erakusketariren egoitza izango da asteburuan. Bigarrenez egingo dute Haurren Azoka.
20 urte bete ditu Jaizkibel konpainia parekideak. Gaur batzartuko dira Kultur Etxean, urteurrenaren inguruan ideiak biltzeko.
Iñaki Arriola sailburuak Muliate II-ko obra bisitatu du. Europa hego-mendebaldean inoiz egin den bizitegi-eraikin handiena eta altuena dela nabarmendu du.
Real Union taldeak beteranoen elkartea du. Larunbatean aurkeztuko dute, jokalari ohi txuribeltzek urtero egiten duten bazkariaren harira.
Lisboarrak Itsas Etxean abestuko du bihar, 'Aquí' diskoa aurkezteko egiten ari den mundu biraren barruan. Fado berriko ahots handienetakoa da Carla Pires.
Irungo Udaleko Informazioaren Gizarte sailak Udal Artxiboak 2016. urtean izan zuen jardueraren berri eman du.
'Alkatea auzoetan' ekimeneko azken emaitzak aurkeztu dituzte Irungo Udaleko web orrialdean.
Datorren apirilaren 4ean 20. Korrikak Irungo kaleak zeharkatuko ditu. Bertan, hiriko ehunka partaideez gain, Udala ere han izango da.
Hileko azken ostiraletan bisita gidatuak antolatuko dituzte Artea, Etnografia eta Arkeologia kontserbatzeko Gipuzkoako zentroa ezagutu nahi dutenentzat.
Oposizioko alderdiek idatzi bateratua sinatu dute. Bisita ofizialen berri komunikabideen bitartez jaso izana kritikatu diote Udal Gobernuari.
Apirilaren 8an egingo dute herri olinpiaden belaunaldien arteko topaketa gastronomikoa. Momentuz 18 taldek eman dute izena, horietatik hiru garai batekoak.
Joan den martxoaren 24ean Jose Antonio Santano alkateak, Zubietako eremuko instalazio berriak bideragarriak ez balira, beharrezko "B Plan" baten inguruko galderari egindako erantzuna salatu dute Bidasoaldeako Lagunak elkartetik.
Juan Antonio Saezek 'Guadalupeko Gotorlekuan bizirik irauteko hiztegia' idatzi du. Udaletxeko areto nagusian erakutsiko du lehen aldiz.
Bilera irekia egingo dute Hondarribiko Kultur Etxean, orain artekoa aztertu eta aurrera begira zeintzuk urrats eman eztabaidatzeko.
BAT taldearen errelebokako lasterketan kondizio guztietako kirolariek parte hartu dute. Orotara, 256 korrikalarik izena eman zuten errelebokako lasterketetan.
Beste urrats bat eman du igoera fasea jokatzeko. Datorren larunbatean etxean jokatuko dute hondarribiarrek, Errioxako San Antonioren kontra.