Irungo Udaleko Informazioaren Gizarte sailak Udal Artxiboak 2016. urtean izan zuen jardueraren berri eman du.
'Alkatea auzoetan' ekimeneko azken emaitzak aurkeztu dituzte Irungo Udaleko web orrialdean.
Hondarribiko hamahiru jatetxe elkartu dira errefuxiatuen aldeko bazkari solidarioa prestatzeko. Apirilaren 22an egingo dute, Ardoran, 350 lagunentzat.
Bidasoa eskubaloi taldeko jokalariek bat egin dute Korrikarekin. Jokalarietako bat AEK-ko ikasle da, eta haren ekimenez bildu dira Korrikaren alde.
Bilera irekia egingo dute Hondarribiko Kultur Etxean, orain artekoa aztertu eta aurrera begira zeintzuk urrats eman eztabaidatzeko.
BAT taldearen errelebokako lasterketan kondizio guztietako kirolariek parte hartu dute. Orotara, 256 korrikalarik izena eman zuten errelebokako lasterketetan.
Beste urrats bat eman du igoera fasea jokatzeko. Datorren larunbatean etxean jokatuko dute hondarribiarrek, Errioxako San Antonioren kontra.
Atzo aurkeztu zituzten datorren denboraldirako Santiagotarrak Kirol Elkarteko talde guztiak, 50. urteurrenerako liburua aurkezteaz gain.