Atzo izan zen Bergarako Deba ibaian ur bizietako eslalomaren Gipuzkoako txapelketa.
Santiagotarrak taldetik Bergarara joan ziren 17 piraguistak.
Atzo izan zen Bergarako Deba ibaian ur bizietako eslalomaren Gipuzkoako txapelketa. Azken egunetako euriak urez bete zuen ibaia, eta ur kantitate handiarekin jaitsi zen jardunaldi guztian zehar. Horrek ikusgarritasuna eman zion txapelketari, eta kirolariek euren trebetasuna ikusleen aurrean erakusteko aukera izan zuten.
Irungo Santiagotarrak taldeak hamazazpi kirolariez osatutako taldearekin aurkeztu zen Bergaran. Taldekako bigarren postura eskuratu zuten, Atletico San Sebastianen atzetik. Bakarkako emaitzetan, Santiagotarrak-eko Klara Olazabalek C1 seniorrean eta Oier Rodriguezek C1 kadetean lortutako garaipenak azpimarratzekoak izan dira. Gainera, Hasier Rodriguez C1 seniorrean, Mikel Ormazabal C1 seniorren eta Klara Olazabal K1 seniorrean zilarrezko domina eskuratu eta Irunera ekarri dute.
Bergarako txapelketa test modukoa izan da piraguistentzat, datorren asteburuko Seu d´Urgelleko kanal olinpikoan egingo den Espainiako bigarren kopari begira. Ea hurrengo astean Irungo taldeak atzoko emaitza errepikatzeko aukerarik izaten duen.