Goizean, Guadalupera igo ziren taldeak, bidean zenbait urrats gainditu behar zituztelarik. Eta arratsaldez, beste lauzpabost proba, santutegiko zelaietan.
Askapena erakunde internazionalistak sortutako 'Borrokak uztartzen' dinamikaren hurrengo agertokia Irun izango da, Hazia Kultur Elkartean.
Atzo izan zen Bergarako Deba ibaian ur bizietako eslalomaren Gipuzkoako txapelketa.
Iker Oliveri hondarribiarraren sasoia handia izaten ari da. Hirugarrenez irabazi zuen atzo Talaia Bidea mendiko lasterketa, herrian.
Gaztefolk, momentuz, ez dute berriz ere egingo. 20 urteko bidearen ondoren, Eraiki Dantza Taldeak antolatzen zuen jarduerak ateak itxi ditu. Finantzazio eta boluntario arazoak dituzte.
Irungo eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, pertsona ekintzaileek proiektu pertsonalen sorrerarako izaten dituzten finantziazio arazoak konpontzeko bidea definitu dute.
Toka jokoa irabazita eta bandera zuria aurkituta, mendi proba irabazi du Josu Belea Makil Idorrian taldeak. Sailkapen orokorreko buruan jarri dira.
Ligako laugarren porrota jaso du Azkoitiko taldeak, orain arteko handiena. Hondarribiarren aurkari gehienek ere irabazi dute asteburuan.