Iker Oliveri hondarribiarraren sasoia handia izaten ari da. Hirugarrenez irabazi zuen atzo Talaia Bidea mendiko lasterketa, herrian.
Iker Oliveri, Harresilanda kalera sartzen, helmugara bidean.
Hirugarrenez irabazi zuen atzo Iker Oliveri hondarribiarrak Talaia Bidea mendiko lasterketa. 2.19.05 denborarekin, ez zuen hobetu iaz egindako 2.14.00a, baina aurreko egunetan izandako euriak Ulia eta Jaizkibel aldea batez ere lokaztuta utzi zuelako izan daiteke hori. Gizonetan bigarren Jon Ugalde andoaindarra izan zen (2.22.18), eta hirugarrena, 2.22.27 denborarekin, Aritz Kortaberria arrasatearra.
Oliverik iaz eta 2015eko edizioan ere irabazi zuen Fortuna Kirol Elkarteak antolatu zuen 30,8 kilometroko proba. Herrian irabazteak ematen duen laudorioarekin sartu zen Harresilanda kaleko helmugara, lasai egindako lanaz (eta zuen aldeaz), irribarrez, eta dena emanda.
Lezo-Jaizkibel irabazi zuen otsailean. Sasoi ederra egiten ari da.
Emakumeetan, hirugarrenez ere —baina ez segidan— Uxoa Irigoien getariarra izan zen lehena. 2.51.36 denborarekin, erraz irabazi zuen, Emma Puchu urruñarrari 14 minutu atereaz (3.05.32), eta Karla Lejarretarri (Gasteizkoa da) 16 minutu. Emakumeetan, bosgarren izan zen Amaiur Iglesias errenteriarra. Aurtengoa, iazkoa eta 2014koa ditu irabazita Irigoienek.
Donostia eta Hondarribia Ulia, Pasaiako badia eta Jaizkibel zeharkatuz lotu zituen mendiko lasterketa 435 korrikalarik bukatu zuten.
Ondokoak, gizonen eta emakumeen sailkapen osoak ikusteko estekak dira:
Emakumeen podiuma.