Brigaden aurkezpena Irunen, apirilaren 5ean
Askapena erakunde internazionalistak sortutako 'Borrokak uztartzen' dinamikaren hurrengo agertokia Irun izango da, Hazia Kultur Elkartean.
Datorren apirilaren 5ean Irunen Brigaden aurkezpena egingo dute. Askapena erakunde internazionalistak sortutako ‘Borrokak uztartzen’ dinamikaren hurrengo agertokia Irun izango da, Hazia Kultur Elkartean.
Dinamika horretan, Argentina/Uruguay, Bolibia, Brasil, Mexiko edo Venezuela herrietako erresistentzia esperientziak ezagutuko dituzte, besteak beste. Erakundeak 30 urte bete ditu aurten, eta “Askapena-tik borrokak uztartzen jarraitzeko asmo garbia dugu, eta horregatik antolatu ditugu beste behin ere brigadak munduko prozesu emantzipatzaile ezberdinak ezagutu eta gerora Euskal Herrian ezagutzera emateko”, esan dute antolakundetik.
Brigaden aurkezpena egiteaz gain, maputxeen egoera ezagutzeko baliagarria izango den Iban Gartzia “KIKI”ren hitzaldi bat ere prestatu dute hurrengo asteko asteazkenerako. Aurkezpenari 19:00etan emango diote hasiera.