ETArena izan daitekeen zulo bat aurkitu dute Irunen

Zulo horretan zazpi bidoi zeuden, lehergaiak egiteko materialarekin. Espainiako Barne Ministerioak ziurtatu du aspalditik erabili gabea zegoela biltegia.

Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi du lehergaiak dituzten zazpi bidoi aurkitu dituela Guardia Zibilak Irungo landa eremuan, zulo batean. ETArena litzateke materiala, iturri horien arabera. Biltegia aspalditik erabili gabekoa izango litzateke, eta Irun aldean aritutako ETAko taldeentzako egina, betiere Barne Ministerioaren arabera. Inguruan tankera horretako gune gehiago egon daitezkeela esan du Espainiako Barne Ministerioak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.