Emakumeen Nazioarteko Lanuzteari bat egin dute SPI-k eta Irun Ahal Duguk

Irungo Si se Puede eta Irun Ahal Dugu-k 'Emakumeen Nazioarteko Lanuzteari' babesa eman diote gaurko ekitaldiari begira.

Martxoak 8. Irun. Ekitaldi ofiziala

Joan den urteko martxoaren 8ko mobilizazioetako bat.

Irungo Si se Puede eta Irun Ahal Dugu-k Emakumeen Nazioarteko Lanuzteari babesa eman diote. Gaur egingo dute lanuztea. 12:00etatik 12:30etara iraungo duen aldarrikapenera Irungo herritarrak batzeko deialdia luzatu dute. Honakoak dira, mundu mailan, Emakumeen Nazioarteko Lanuzteari mugimenduak dituen helburuak:
  • Indarkeria matxistaren aurkako neurri zehatzak eta eraginkorrak abian jarri eta garatu daitezela exijitzea.
  • Emakumeen lan baldintzak hobetzea eta lan desberdintasunarekin amaitzea soldaten, pentsioen, eta sustapen profesionalean gertatzen diren aldeak deuseztatuz.
  • Familia-bizitza eta lan-bizitza batera eraman ahal izateko eraginkortasuna eta sustapena lortzea.
  • Emakumeek enplegua lortzeko diskriminazioa deuseztatzea eta emakumeen langabezia-tasa murriztea.
  • Lanaren eremuan sexu-jazarpen egoerak, lan-eskastasuna, behin-behinekotasuna eta jardun partzialeko zein iraupen motzeko kontratuen tasa handia deuseztatzea.
Mobilizazio horretaz gain, Irungo talde politikoek gaur, martxoaren 8an, hiritik egingo diren ekitaldi guztietara animatzeko deialdia ere egin dute hiritarren artean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.