Alokairuzko 43 etxebizitza egingo dituzte Alberto Larzabal kalean. Horien lizitazio agiria EAEko aldizkari ofizialean atera da. Gazteentzat eta etxebizitza lortzeko zailtasunak dituztenentzat izango dira etxebizitzak.
Alberto Larzabal kalea.
Alberto Larzabal kaleko alokairuzko 43 etxebizitzak egiteko bideak aurrera darrai. Egitasmoa lizitazio fasean sartu da,
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean (EAEko aldizkari ofiziala da) hala agertzen delako.
Alokairuzko etxebizitza horiek gazteentzat, eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat izango dira. Horiek egiteko aurrekontua, lizitazio agirietan agertzen denez, 4,67 milioi eurokoa izango da, eta kontratua lehiaketa publiko bidez bere egiten duen enpresak 18 hilabeteko epea izango du etxebizitza horiek eraikitzeko.
Jose Antonio Santano Irungo alkatea pozik dago egitasmoak aurrera egin duelako: “Gai honetan urteak mugimendurik gabe izan ondoren, pozik nago egitasmo hau berriz ere aktibatu delako”. Oinaurreko etxebizitza publikoen eskaintzaren osagarri izango da Alberto Larzabalgoa, “garrantzia berezia dute horiek bereziki hiriko gazteentzat”.