3.500 dastatzailetik gora Txingudi Beer Week azokan

Joan den astean egin zen lehenengo Txingudi Beer Week azokara 3.500 pertsona gerturatu ziren

pabilioia

3.500 pertsonatik gora gerturatu ziren Txingudi Beer Week azokara.

Joan den astean lehenengo Txingudi Beer Week azoka egin zen Irungo Ficoban. Azken boladan garagardo artisauak herritarren artean duen arrakastaren isla izan da aurreko asteko lehenengo feria hori. Jende ugari azaldu zen ekitaldi horretara, eta tokiko hamarnaka garagardo ezberdin dastatzeko aukera izan zuten hogeitik gorako standetan. Guztira 3.500 pertsona gerturatu ziren azokara. Garagardo artisauaz gain, janari eta solasaldi ugari eskaini dira asteburu osoan zehar adin ezberdineko pertsonentzat. Antolatzaileen iritziz, larunbata izan da egunik jendetsuena, eta Ipar Euskal Herriko bisitarien etorrera nabarmendu nahi izan dute. “Oso pozik” daudela argudiatu dute Bidassoa Basque Brewery, Mala Gissona, Cerverceria Boulevard, Estebenea Jatetxea eta Ficoba antolatzaileek. Aurtengo arrakasta ikusita, errepikatzeko gogoz daude, eta dagoeneko martxan jarri dute datorren urteko bigarren Txingudi Beer Week-en egitarau.

[Galeria] Txingudi Beer Week

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.