2018an hasiko dituzte autobide berriaren eta Hego Ingurabidearen obrak.
Autobide lotura berriaren proiektua eta Hego Ingurabidearen lehenengo faseko lehen urratsak eman dituzte. Hego Ingurabideko lotura berriaren obra horiek egiteko, udalak proiektu tekniko bat kontratatu du eta Oñaurre eta Txenpereneako lurrak Foru Aldundiaren eskura jarri ditu. Honez gain, aldunditik autobidearen hegoaldean dauden eta obrentzako beharrezkoak diren lurrak desjabetuko dituztela esan dute.
Foru Aldundiak obrentzako beharrezkoak diren lur eremuen desjabetzeak lortuko ditu. Gainera, Irungo Udalak bere jabetzako lurrak ere eskainiko ditu lan horiek burutzeko. Aurreikuspenaren arabera, lanak 2018an hasiko dira eta 18 hilabeteko epean egingo dituzte. Plana burutzeko, obrentzako lur eremu horiek Foru Aldundiaren eskutara pasa beharko dituzte 2017ko abuzturako.