Gaur aurkeztuko du Edu Zabala idazleak ‘Inauteria, gizakia naturaren aurka’ liburua Irunen.
Edu Zabala idazleak bere azkeneko liburuaren aurkezpena egingo du gaur arratsaldean Irungo Udal Euskaltegian. 18:30etan ekingo diote ekitaldiari eta
Inauteria, gizakia naturaren kontra deituriko liburu berriaren aurkezpena eskainiko du eibartarrak. Gainera, gaiari buruzko hitzaldi eta solasaldia ere prestatu du idazleak. Liburu honetan, mundu osoko inauteriak ardatz bezala hartu ditu Zabalak. Inauteria gizakiak naturaren kontra duen borrokaren adierazle eta errito multzoari deitzen dio idazleak, besteak beste, publikazio berri honetan.
Aurkezpen honetarako sarrera doakoa da, beraz, gerturatu nahi duen edozeinek aukera izango du ekitaldian parte hartzeko. Gaurko aurkezpen honi begira, Udal Euskaltegiak eta Euskara Arloak irundarren artean gonbita luzatu dute.