Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

«Taldea ez genuen sortu soilik kirola egiteko, pertsonak formatzeko ere»

Elkarlanean, boluntarioen lanean, kirolaren eta pertsonen balioetan sinesten dute bi irundarrek. Horregatik sortu zuten 1966an Santiagotarrak Kirol Elkartea, eta ordutik 50 urte pasatu direnean, bere horretan, egoskor, jarraitzen dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2016/10/10
Ignacio_Galartza_eta_Jesus

Ignacio Galartza eta Jesus Mari Perez.

1945eko belaunaldikoak dira Ignacio Galartza eta Jesus Mari Perez irundarrak. Santiago auzokoak. Gizarte lana egitea susmopean zegoen garaian erabaki zuten Irunen kirol talde bat sortzea, hirirako onuragarri izango zelakoan, betiere balioak kirolaren gainetik jarriz, pertsonak formatzea helburu. Santiagotarrak Kirol Elkartea izan zen asmo horren emaitza. Biak kirol elkarte horren sortzaileetakoak izan ziren. Taldea nola sortu zuten kontatu dute. Dena Olentzerorekin hasi zen, 1964an. Ignacio Galartza: Bai eta ez. Santiago auzoan 1960ko hamarkadan bizitza handia zegoen, langileen auzoa zen, kaleko giroa bazegoen, kuadrillen artekoa. Gauzak antolatzen hasi ginen, giroa sortzen, batez ere kirol alorreko ekintzak egiten genituen. Orduan, parte hartu genuen ekintzetako bat Irungo Olentzeroan parte hartzea izan zen, bi kuadrilla bildu ginen horretarako, eta sariak irabazi genituen 1964ko Olentzeroan, dirutxo bat. Baina hori guztia ez zen hutsetik jaio, Santiagotarrak sortu zuen belaunaldia ez zen era espontaneoan jarri lanean, dena plangintza baten araberakoa izan zen, auzoan egindako lanketa baten ondorioa. Olentzeroan lortutakoak lagundu zigun bidea egiten, elkartea sortzen alegia. Baina berriz ere nabarmenduko dut: auzoan egindako lanaren ondorio izan zen Santiagotarrak sortzea, ordurako bazegoen elkarlanean aritzeko kultura, gauzak elkarrekin egiteko nahia. 1945an jaiotakoak gara, eta esan daiteke, gu izan ginela horren guztiaren bultzatzaile nagusi. Orduan zaila zen elkarte bat sortzea. Baimen aldetik arazoak izaten ziren agintariek dena kontrolpean nahi zutelako. Galartza: Bai, hala da. Denaren berri izan nahi izaten zuten orduko agintariek, estu kontrolatzen zuten dena. Gobernu zibilean ezinezkoa zen elkarte bat sortu nahi zela esan, eta baimena lortzea. Orduan, baina, Bidari izeneko erakundeak hartu zuen indar handia hirian. Kultur, kirol eta gizarte arloetan lan egiteko sortu zuten, mugimendu handia eragin zuen Irunen. Ni bertan egon nintzen, estatutuak arautzeko sortu zen lantaldean. Aldi berean, Bidasoaren Jaitsiera antolatzeko ideia garatzen hasi ginen; hainbat ezagunekin hitz egin genuen jaitsiera hori egiteko, eta besteak beste, Espainiako Piraguismo Federazioarekin jarri ginen harremanetan kirol lehia hori garatzeko. Hortaz, bi gauzak batuta, hau da, nik estatutuen arloan nuen esperientzia eta Espainiako Federazioaren babesa Bidasoaren Jaitsiera egiteko, 1966an sortu genuen Santiagotarrak Kirol Elkartea. Baina zuen kirol jarduera batelekin hasi zenuten, ezta? Jesus Mari Perez: Santiago auzoan arraunerako tradizioa bazegoen, bateletarako. Udan Bidasoa ibaia zen gure jolastokia, eta hori bakarrik ez, auzoan betidanik izan da ibaia oso garrantzitsua. Udan beti egoten ginen ibaian, herrira ez ginen igotzen. Tradizio horregatik gure lehen kirol jarduera arraunekoa izan zen, bateletan. Eta Santiago auzokoak izanda, kirol elkarteari izena jartzerakoan zalantza gutxi izan genituen: Santiagotarrak. Geroago hasi zineten piraguismoarekin, hortaz. Galartza: Bidasoaren Jaitsieraren ondorioz bi piragua oparitu zizkigun Espainiako Federazioak. Eta handik gutxira eskaini ziguten Gipuzkoako Piraguismo Federazioa sortzea. Ni izan nintzen haren lehen presidentea 1968an, eta elkartean hasi ginen piraguismoa lantzen. Orduan, kuadrillen arteko zerbait zena, Santiago auzokoa, hirira edo herrialdera ere zabaldu egin zen. Perez: Horrela da. Gertatu zena da piraguarekin errazagoa zela lehiatzea, txapelketa gehiagora eta toki gehiagotara joateko aukera zegoen. Traineru bat edo batel bat osatzeko jende multzo bat behar duzu; piraguan zu bakarrik ari zaitezke, ordea. Hortaz, errazagoa da entrenatzea, lehietara joateko ez da hainbesteko azpiegiturarik behar… Aulki mugikorrean ere ibili da elkarteko jendea, bai, baina azkenean indar gehien hartu duen sekzioa piraguismokoa da. Behin baino gehiagotan esan duzue Santiagotarrak kirolarien formaziorako dela, baina batez ere, pertsonen formazioa bilatu duzuela. Galartza: Laguntasuna, duintasuna, elkarlana… Funtsezkoak dira bizitzarako eta kirolerako. Guk taldea ez genuen sortu soilik kirola egiteko, pertsonak formatzeko ere. Helburua hori bakarrik izan balitz, ziur egon ez zela existituko Santiagotarrak. Kirola balio batzuk lortzeko, zabaltzeko, bitartekoa izan da. Ganbara batean hasi zineten lanean… Galartza: Horrela da. Auzotarrei esker, gainera. Lagun batek utzi zigun lehen egoitza, ganbara bat, Santiago kaleko 36 zenbakiko etxebizitza batekoa. Bigarrena Bidasoa kaleko 2.enean lortu genuen, eta egungoa [Real Union hiribidean dago] da hirugarrena. Hortaz, denborak aurrera egin ahala, ibaira hurbiltzen joan gara. Perez: Izan ere, guretzat naturala zen oso elkarlana eta ibaia. Ibaira begira zegoen gure bizitza, udan batez ere. Orain artean elkarlanaz, ilusioaz, gogoaz, gauzak egiteko grinaz aritu zarete hizketan. Baina 50 urteko bide honetan izango zenuten ezustekorik edo une txarrik. Galartza: Bizi izan dugun unerik latzena izan zen taldeko kide bat, haur bat, ito zenekoa. Egoera hori iraultzeko zailtasun handiak izan genituen. Une latzak izan ziren, gogorrak. Egun dituzuen instalazioetan hamarnaka haur, gazte eta helduk entrenatzen dute. Barruak nola izaten dituzue hainbesteko mugimendua ikusterakoan? Perez: Pentsa, nire ilobak ere hemen egondakoak dira. Haiek entrenatzera ekartzen nituenean oroitzapenak bor-bor izaten nituen. ‘Hutsetik hasi zen zerbait honetara iristea ere!’, pentsatzen nuen. Eta gogoeta hori, bertan zure familiako norbait dagoenean, sentimenduen eremura pasatzen da. Hunkigarria. Batez ere pertsonen formazioa bilatu duzuela esan duzue. Baina kirol elkartearen egoitza kopaz eta garaikurrez bete-betea duzue. Hori ere baloratzekoa da, ezta? Galartza: Bai, nola ez. Gainera, kirolariek lortutako emaitza bikainez gain, kirol elkarte bezala ere saritu gaituzte: 1994an Euskal Kirol Klub Onenaren Saria eman ziguten, 2007an Espainiako piraguismo talde onenaren saria, eta 2010ean Irungo kirol talde onena izateagatik ere jaso genuen saria. Gainera, Olinpiar Jokoetan, Munduko Txapelketetan, Europakoetan eta bestelakoetan aritutako kirolariak izan ditugu gurean. Hori ere baloratzekoa da. Arraunera, tosta finkora buelta. Egun traineruen lehiek duten sona ikusita, ez dizue pena ematen kluba horretan indartsu ez izatea? Galartza: Arraunketa Olinpikoan, hau da, tosta mugikorren aritzen gara. Baina tosta finkoaren gaian, filosofia kontu bat dago. Eta hori argudiatzeko behin Irungo zinegotzi batek esan zidana aipatu nahi dut. Honakoa esan zidan: ‘Ez litzateke ona izango Hondarribiak Real Union bezalako futbol talde bat izatea, eta ez litzateke ona izango ere Irunek Hondarribikoaren tamainako arraun talde bat izatea’. Esan nahi dut, toki bakoitzean berezkoak diren jarduerak errespetatu behar dira. Hondarribiak arraunarekin, traineruekin duen lotura izugarri handia da; hemen, Irunen, ez dago grina hori. Izan zen tosta finkoan mugimendua hemen, baina badira urteak gurean gaiaz ez dela hitz egin. Perez: Harago noa ni. Egun arraunaren munduan dirua mugitzen ari da. TKEren barruan dauden traineruen entrenatzaileak, esango nuke, den-denak arraunaz bizi direla. Hau da, goi mailako traineruen mundua ez da guztiz amateurra, asko edo gutxi, arraun talde guztietan dirua mugitzen dute. Hemen trainerua izango bagenu, eta diruarekin gora eta behera hasiko bagina, uste dut, nolabait esateko, kluba kutsatuko litzatekeela. Irunek, arraunaren gaian, beti izan du harreman ona Hondarribiarekin. Horren erakusle da Hondarribiak Kontxa irabazten duenean hirian, udaletxean, egiten duela lehen geldialdia irundarren omenaldia jasotzeko. Uste dut guk traineru bat ateratzeak zatiketa antzeko bat edo giro txarra ekarriko lukeela, eta gainera, uste dut ez ginela inoiz ere iritsiko goi mailako traineru bat izatera, baldin eta diru asko izango ez bagenu. Boluntarioak dira Santiagotarrak-en ardatza. Horretan sinesten jarraitzen al duzue? Galartza: Ezinbestekoak dira, oso beharrezkoak. Denborarekin oreka bilatu beharko dugu. Haurrek eta gazteek kirolaz gain beste jarduera asko dituzte, ikasketak barne. Hau da, askotan norberak ahal duenean entrenatzen du. Bilatu beharko litzateke modu bat kirola egin nahi duen orok hori egiteko baliabideak izateko, ez bakarrik baliabide materialak Perez: 18 urtera iristen den askok, ikasketak medio, ezin dute nahi adina entrenatu, bestelako ordutegi edo laguntzak behar dituzte. Gazteagoetan, berriz, kirolari asko eta asko ditugu, atentzio berezia behar dute ere, eta begiraleak ez dira gai izaten batzuetan den-denei arreta egokia emateko. Horretaz gogoeta egin behar dugu, nora joan behar dugun hausnartu behar dugu: ordainpeko langileak izan behar ditugu? Egungo zuzendaritzan lantalde gaztea dago. Harro? Galartza: Bai. Zaila da pertsonek denbora tartea hartzea edozein elkarte edo klubetan lan egiteko, boluntario lana egiteko. Gure kluba gidatzeko eguneroko lana behar da, eta horretarako prest dagoen jendea topatzea ez da erraza. Aurten ere Olentzeroan kantari aterako zarete? Galartza: Nola ez, Hura izan zen gure hastapena ahalbidetu zuen jarduera, eta aurten 50 urte betetzen ditugunez, bertan egongo
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.