Bi gertakizunek baldintzatu dute aurtengo alardea: batetik, Denis Itxasok (PSE-EE) hiriko bandera alarde parekideko Bidasoa konpainiari emateak, eta bestetik, emakumeek gizonen pare desfilatzearen 20. urteurrenak.
Lehenik alarde pribatua abiatu da, 07:45ean. 10:20ean da alarde parekidearen txanda.
Alarde Tradizionala izan da gaur ateratzen lehena. Horra konpainien argazkiak.
Alarde parekideak txaloak eta animo oihu asko jaso ditu. Baina udaletxean, gobernu taldeko inork ez dio harrerarik egin.