[Argazki galeria] Talaia Bidean, denak irabazle

Talaia Bidea lasterketan 516 korrikalari iritsi ziren helmugara atzo. Bakoitza bere helburuekin, azken arkua gurutzatzea garaipena izan zen denentzat.

talaia bidea helmuga

Korrikalari asko familiarekin iritsi ziren helmugara

Mendiko lasterketen egutegian, gogorrenetakoa da Talaia Bidea lasterketa. Horren erakusle da helmugara iristen diren partaide guztientzako garaipena dela azken arkua gurutzatzea. Beheko irudiak dira horren erakusle. Iker Oliveri eta Uxoa Irigoien irabazleez gain, helmugara iritsitako beste 514 partaideek ederki asko ospatu zuten helmugaratzea. Aurretik, Ulia, Pasaiako badia eta Jaizkibel zituzten pasata ia 31 kilometroko bidea egiteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.