[Galeria] Gurasoak liluratu egin ditu Adaxkak

Irun eta Hondarribiko 300 ikaslek hartu dute parte Adaxka eskolaren Amaiako ikuskizunean. Azken txikikeria ere zaindu du Kemenek saiorako.

Adaxka Dantza Taldea

Kemen Dantza Taldeko Irungo eta Hondarribiko ikasleek osatzen dute Adaxka eskola

Kemen Dantza Taldearen harrobia osatzen duten Adaxka eskolako 300 dantzariek ikuskizuna eman zuten larunbat arratsaldean Irungo Amaia Kultur Zentroan. Urtero antolatzen duten saioa da, haurrek gurasoei ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko modua eduki dezaten. Baina Amaiako saiorako propio prestaturiko dantzekin osatzen dute ekitaldia, Euskal Inauteria eta gero hasten baitira prestatzen. Gainera, Amaiako ikuskizunean zuzeneko musikarekin eta argi ederrekin dantzatzen dute Adaxka eskolako ikasleek, eta horiek gabe egin dituzte aurreko entsegu guztiak. Nolanahi ere, Kemenek nagusien taldearentzako balitz bezala prestatu du haurren saioa, gauzarik txikiena ere zainduz. Emaitza, bi ordu eskaseko erakustaldiaren ondoren, txalo zaparrada handia jaso zutela dantzariek, eta gurasoak zoratuta itzuli zirela etxera. Emanaldia hasi aurretik, Kemeneko kide batek irakasleei eta ikuskizuna prestatzen lagundu zutenei eskerrak eman zien, eta 1973 urtean Txingudi Ikastolan Kemen sortu zutenentzat hitz politak eduki zituen, gogoraraziz haiek gabe ez litzatekeela posible izango larunbateko ekitaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.