Kemen Dantza Taldeak antolatuta, Euskal Inauteria egin zuten atzo (larunbata) Irungo erdialdean.
Aurten Lizartzako Inauteria aukeratu du Kemen Dantza Taldeak
Kemen Dantza Taldeak antolatuta, Euskal Inauteria egin zuten atzo (larunbata) Irungo erdialdean. Urtero Euskal Herriko herri edo eskualde bat aukeratzen du Kemenek eta bertako Inauteriari lotutako dantzak prestatzen dituzte. Aurten Lizartzako Inauteria dantzatu dute Kemeneko harrobia osatzen duten Hondarribiko eta Irungo Adaxka Dantza Taldeko ehunka dantzariek.