Oiasson ikus-entzunezkoekin eta CBAn argazkiekin bi erakusketa osagarri zabalduko dituzte bihar (ostirala), biak ala biak nazien eragina aztertzeko
Comete sareko kideei omenaldia, Biriatun
Maiatzaren 15era arte,
Comete, ihesbidearen sarea eta
Naziak Bidasoan erakusketak ikusteko aukera izango dute hala nahi dutenek Oiasso Museoan eta CBA liburutegian, hurrenez hurren. Irunen 250. urteurrenaren harira antolatu dituzte bi erakusketak, eta elkarren osagarri dira.
Gaur aurkeztu dituzte biak ala biak. Aurreko mendearen hasiera-erdialderako bidaia proposatu dute erakusketen bidez, Europa konbultso baterako bidaia, kontinentearen zatirik handiena nazien beldur zenean. Bidasoan ere eragina izan zuen nazien presentziak, horren erakusle, mostretan ikus daitezkeenak.
‘Comete, ihesbidearen sarea’
Comete, ihesbidearen sarea Oiasso Museoan jarrita egongo da. Ikus-entzunezko formatua du, eta Comete sareari omenaldia da. 30 elkarrizketa biltzen ditu media erakusketak, sarean ibili zirenenak nahiz haien senideenak. Bruselan 1940 sortu zen sare hori, norbanako zibilek osatu zuten, eta Bigarren Mundu Gerran nazien eskuetatik ihes egiteko baliatu zuten indar aliatuetako ekintzaileek, Bidasoa pasatuz Gibraltarrerako bidea hartzeko. Ekintzaile horietatik gehienak indar aliatuetako hegazkin gidariak izan ziren.
Honakoak dira bisita egunak eta ordutegiak:
- Martxo bukaera arte, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara; larunbat eta igandetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. (astelehenetan itxita egongo da).
- Apiriletik abuztura: asteartetik larunbatera 10:00etatik 20:00etara, eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara (astelehenetan itxita egongo da)
Naziak Bidasoan
CBAko erakusketak Lehen Mundu Gerrako erakusketaren lekukoa hartuko du. Paneletan, Bidasoa ibaiaren bi aldeetan 1940ko hamarkadaren lehen zatian bizi zen giroaren argazki kronika da, nazien eraginpean zegoen Europaren izuen eta indarraren kronika.
Honako ordutegian bisita daiteke erakusketa hori:
- Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:00etara.
- Larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.