Endika Zulueta abokatuak azalduko du nola Espainiako legediak herritarren artean "izua" zabaldu nahi duen
Endika Zulueta
Igandean (martxoak 6) hitzaldia emango du Endika Zulueta abokatuak Lakaxita gunean. 17:30ean hasiko du solasaldia, errepresioari disidentzia eta pobretze prozesuak gaitzat hartuta. Horrela, Espainiako Kode Penalari eta Hiri Segurtasun Legeari buruzko gogoeta zabalduko du abokatuak, “Espainiako Estatuaren asmoa da gizarte arazoak ordena publikoko arazo bihurtzea, errepresioa legitimatuz, oinarrizko arazoak ezkutatzeko asmoarekin. Izua zabaldu nahi du”.
Zuluetaren arabera, txiro izatea “poliziaren susmopean” egoteko arrazoia da, “txiro izatea soilik atxilotuta egoteko arrazoia dela zabaldu nahi dute, babes gabe uzten ditu herritarrak. Hori da ematen duten soluzioa: errepresioa eta kartzela”.
Jarduera Herri Babarrunaren Eltzea, Erletxea eta Lakaxita eragileek antolatu dute.