Sardara taberna, Hondarribiko bakarra finalerdietan

Hiru dira arratsaldeko finalerdietan parte hartuko duten Bidasoko tabernak, Irungo Gaztelumendi eta Danako, eta Hondarribiko Sardara.

Sardara X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

Epaile bat lehen faseko pintxo bat aztertzen

Sardara taberna da X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finalerdietara sailkatu den Hondarribiko ordezkari bakarra. Gaur goizean egin dute lehen faseko azken proba eta bertan 25 lehiakide izan dira, haien artean, Hondarribiko sei establezimendu eta Irungo beste bi. Zortzietatik, Sardarak baino ez du aurrera egin. 19:00etan lehiatuko da. Hala, hiru dira gaur arratsaldeko finalerdietan parte hartuko duten Bidasoko tabernak, Irungo Gaztelumendi eta Danako, eta Hondarribiko Sardara. Donostia da ordezkari gehien sailkatu dituen herria, bost tabernekin.

Finalerdietara sailkatuak

  • Gipuzkoa: Danako (Irun), Gaztelumendi (Irun), Sardara (Hondarribia), Casa Tiburcio (Donostia), Aizkorri (Donostia), Viento Sur (Donostia), Zeruko (Donostia) eta Cueva de Lobos (Donostia).
  • Bizkaia: Boroa (Amorebieta), Sagarra (Ermua), Kiosko (Bilbo), Gure Toki (Bilbo), Kobika (Durango), Zallo (Gernika), Saloi (Getxo) eta Haritza (Mungia).
  • Nafarroa: Nuevo Hostaff (Tafalla), Alex Mugika (Iruñea), El patio de Remilgio (Tutera), La Capilla (Iruñea) eta Abaco (Huarte) —iazko txapelduna—.
  • Lapurdi: Le impertinant (Biarritz), Oh Pintxo (Donibane Garazi) eta Briketenia (Getaria),
  • Araba: La Casa del Patron (Murgia) eta Erausqyn (Dulantzi)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.