CBA, Kontemporanearen lehen agertokia

Arte garaikideko artista gazteen bilgunea da Kontemporanea. Larunbatean eta igandean hainbat jarduera egingo dituzte Irungo liburutegi berrian.

Udal ordezkariak eta tokiko artistak, gaur, egitasmoa aurkezten

Udal ordezkariak eta tokiko artistak, gaur, egitasmoa aurkezten

Kontemporanea Irungo eta Bidasoko oro har artisten eremu autogestionatua izateko jaio da, arte garaikidearekin harremana dutenak. Artista gazteentzako baliagarri izango da gunea, eta horregatik, ezagutarazi nahi dute. Horretarako aukera asteburuan izango dute, Carlos Blanco Aginaga (CBA) Irungo liburutegi berria erabiliko dute horretarako. Gaur aurkeztu dituzte liburutegian egingo dituztenak (beheko zerrendan dago egitaraua). Denetik prestatu dute egitasmoan jada parte hartzen ari diren hamabost bat gazteek, Juncal Eizagirre Irungo Udaleko Kultura ordezkariak gaur esan duenez, “arte garaikidearen topagunea izango da asteburukoa, kalekoa, gure artista gazteek egina”. Iazko aurrekontu parte hartzaileen prozesutik sortutako iniziatiba dela azaldu du udal ordezkariak. Irun Factoryk koordinatzen du. Denetik egongo da, beraz: tailerrak, musika, erakusketak, hitzaldiak, egitasmoen aurkezpenak. Honakoa da egitarau zehatza: Hilak 17, larunbata
  • 10:30ean, Kontemporanearen hasiera.
  • 11:00etan, tailerra: Sorkuntza, inspirazioa eta inprobisazioa, Ainara LeGardonen eskutik (aldez aurretik eman behar da izena).
  • 12:00etan, Light Painting tailerra, Rafael Rodrigok emana.
  • 14:30ean, Zuhar Iruretagoiena artistaren hitzaldia eta tailerra, haren lanen gainekoa (aldez aurretik eman behar da izena).
  • 16:00etan, El paso. Memorias trans y salidas de emergencia egitasmoa aurkeztuko du Miriam Isasik.
  • 17:00etan, komiki tailerra Joseba Larretxeren eskutik (aldez aurretik eman behar da izena).
  • 18:30ean, hitzaldia, etorkizuneko diseinu grafikoaren gainekoa, Hernan Ordoñezen eskutik.
  • 19:30ean, Digital Strategic Audiovisual Action jarduera, Jaime de los Riosen eskutik.
  • 20:30ean, Kontemporanearen aurkezpen ofiziala.
  • 21:00etan, Zarzaparrilla taldearen kontzertua, pergola ondoko belardian.
Hilak 18, igandea
  • 12:00etan, egunaren hasiera.
  • 15:00etan, Judas Arrietaren hitzaldia.
  • 16:00etan, Cielo Raso dantza konpainiaren saioa.
  • 16:30ean, Thais R. Varelak emandako argazkigintza tailerra (aldez aurretik eman behar da izena).
  • 18:30ean, Mai Egurzak ilustrazio digitalari buruzko tailerra emango du (aldez aurretik eman behar da izena).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.