Gastromuseo iniziatibaren barruan, Oiasso museotik bista gidatua egingo dute Jabier Muguruzaren akordeoiak musikatua, pintxopotearekin.

Jabier Muguruza
Gastromuseo iniziatibaren barruko jarduera egingo dute ostegunean (hilaren 15ean) Oiasso Erromatar Museoan. Historia, gastronomia eta musika izango dira horren osagaiak. 20:00etan hasita.
Historia, Oiassok jarriko du, bertako erakusketa iraunkorretik —Apainketa mahaiko istorioak du izena— bisita gidatua egingo delako egun horretan, baina beste bi osagai izango ditu ikustaldiak: pintxopoteaz gozatu ahal izango da bisita bitartean, eta aldi berean, Jabier Muguruzak akordeoiarekin musikatuko du jarduera.
Bertan egoteko aldez aurretik izena eman behar da. Bi bide daude horretarako: 943 63 93 53 telefono zenbakira deitu, edo Oiassorekin harremanetan
posta elektronikoz jarri. Plazak mugatuak dira.