100 partaide aurrekontu parte hartzaileen lehen saioan

13 proposamen atera ziren aurrera bertaratutakoen botoei esker. Udalak horiek aztertzeari ekingo dio.

Partaideak, Lekaeneako gimnasioan

Partaideak, Lekaeneako gimnasioan

Atzo, asteazkena, egin zen gobernu taldeak sustatutako aurrekontu parte hartzaileen lehen batzarra, Lekaenea ikastetxean. Bertara 100 bat irundar joan ziren. Aurkezpen orokorra egin ondoren, sei taldetan jarri ziren bertaratutakoak, eta 2016ko aurrekontuei begira zein egitasmo finantzatu beharko liratekeen hausnartzen hasi ziren. Mahai gainean jarritako proposamen guztien bozketa egin ondoren, 13 lehenetsi ziren. Horiek udaleko zerbitzu teknikoek aztertu behar dituzte, prozesuaren baldintzak betetzen ote dituzten erabakitzeko. Hurrengo saioa hilaren 14an egingo dute, Luis Mariano gizarte zentroan. Honakoak dira, hurrenez hurren, 13 proposamen horiek:
  • Gaztainondo kalea eta Geltoki kalea lotuko dituen igogailua egitea. 39 boto.
  • Bidaiarientzako gaueko aterpetxea egitea. 34 boto.
  • San Miguel-Anaka eremuan helduentzako kirol instalazioak egitea. 25 boto.
  • San Miguel auzoko espaloi irristakorrak konpontzea. 25 boto.
  • Mendibil parkea berritzea. 24 boto.
  • Behobiako Guardiako Etxea berreraiki eta biziberritzea, kultur ekipamendu bezala erabiltzeko. 23 boto.
  • Gazteluzaharreko errepide bidea bukatzea, bide bikoitza bertako eskolaraino jarriz. 23 boto.
  • Nafarroa etorbideko espaloia konpontzea, gasolindegitik Ricardo Alberdi kalera. 21 boto.
  • Esteban Indart kaleko adinekoentzako instalazioak handitu eta hobetzea. 19 boto.
  • San Migueleko pistetan estalkia jartzea. 15 boto.
  • Udal araudia betetzen ez duten maskoten jabeei isunak jartzea. 11 boto.
  • Txanaleta plazako estolderiaren neurria handitzea, Geltoki kalera doan zatian, ur gehiago har dezan. 11 boto.
  • Txanaleta plazan estalkia jartzea. 11 boto.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.