Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

CBA, hurbilago

CBA Carlos Blanco Aginaga Irungo liburutegi berriak astelehenean zabalduko ditu ateak. Asteburuan, ordea, inaugurazio ekitaldiak jasoko ditu.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2015/09/30
Gaur, inaugurazio ekitaldien berri ematen

Gaur, inaugurazio ekitaldien berri ematen

CBA edo Carlos Blanco Aginaga udal liburutegia. Ostiral arratsaldean ate irekien eguna egingo dute liburutegi berria ezagutarazteko, larunbat eguerdian inaugurazio ekitaldi ofiziala, eta astelehenetik aurrera (urriaren 5etik), irundarrek erabili ahal izango dute San Juan plaza azpiko kultur azpiegitura moderno eta funtzionala. CBA, hurbilago. Gaur jakinarazi ditu udalak zabaldu aurreko ekitaldiak, Jose Antonio Santano alkatearen agerraldiarekin alboan liburutegiaren arduradunak, nahiz ekitaldi horietan parte hartuko duten talde eta eragileen ordezkariak zituela, tartean Juncal Eizagirre Kultura ordezkaria, eta Iñaki Zeberio liburuzaina. Alkateak esan du irundarrak direla liburutegi berriari bizitza eman behar diotenak, “herritarrek bihurtuko dute hiri osorako kultur erreferente”. Gainera, CBA zabalik ikusteko gogoz dagoela adierazi du alkateak. Eraikin berriaren xehetasunak eman ditu Santanok. Esan duenez, eraikitako azalera 2.500 metro koadrokoa da (lehen faseko lanak dira), eta ia 2,4 milioi euroko aurrekontua izan dute. Hamalau hilabete eta erdian egin dituzte aretoa egokitzeko lanak. Besteak beste, Gazte Informazio Bulegoa, haurren liburutegia, helduena, ikasketa aretoa (100 tokirekin), lantaldeentzako gelak, eta kontsulta eta irakurketa guneak izango dira bertan, liburuentzako espazioaz gain. Ia oztoporik gabeko gunea da, zabala, eta kaleko argia sartzeko hainbat baliabide erraztu dituzte. Sarrera, San Juan plazatik, ikusgarria da: plataforma handi baten bidez (igogailua ere badago) sar daiteke bertara. Honakoak dira CBA zabaltzeko prestatu dituzte ekitaldiak: Hilak 2, ostirala
  • 10:30ean, Belaskoenea, Lekaenea, El Pilar, San Vicente, Txingudi, Eguzkitza eta Elatzeta hezkuntza zentroetako 275 bat ikaslek giza katea egingo dute Ikust Alaia liburutegi zaharretik CBAra.
  • 17:00etatik 20:00etara, ateak zabalduko dizkiete herritarrei, liburutegia ezagutu dezaten.
  • 18:30ean, Cobirds bikoteak musika jarriko dio ekitaldiari, liburutegiko atriotik.
  • Arratsaldetik gauera, pintxo pote berezia San Juan inguruko tabernetan.
Hilak 3, larunbata
  • 12:00etan, inaugurazio ofiziala. Alkateak eta Alda Blancok (Carlos Blancoren alaba) parte hartuko dute. Bideo bat ere emango dute, eta jazz hirukote batek musika emanaldia eskainiko du.
  • Arratsaldean, haurrentzako saioak: Oihulari Klown, Tiratafloja eta Badut taldeen saioak, 17:00etan Belen Azkaratek Txokolatezko etxea ipuin kontaketa egingo du, 18:00etan ipuin musikatuak euskaraz Badut taldearekin nahiz Anduriña Zurutuza eta Txefo Rodriguezekin.
  • 19:00etan, San Juan plazako pergola inguruan, txokolatada.
  • 19:30ean, helduentzako ipuin kontaketa Oihulari Klown taldeko Maider Galarzaren eskutik, La mujer salvaje.
  • Arratsaldetik gauera, pintxo pote berezia San Juan inguruko tabernetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.