Euskal Herria zeharkatzen ari da egunotan Emakumeen Mundu Martxa eta arratsaldean Bidasotik pasatu da.
Mikel Paredes Manot Txikiren anaia eta Manuel Blanco Chivite heriotza zigorretik libratu zen FRAPeko kidea Irunen izango dira bihar, frankismoko azken fusilatuei egingo zaien omenaldian.
CBA Carlos Blanco Aginaga Irungo liburutegi berriak astelehenean zabalduko ditu ateak. Asteburuan, ordea, inaugurazio ekitaldiak jasoko ditu.
16:30ean iritsiko da Emakumeen Mundu Martxako karabana Santiago Zubira, eta handik Hondarribia aldera joko du. 17:30ean egingo diote harrera, Puntalean, Emeki eta Hondarribiko Gazte Asanbladak.
Ostiraleko papereko edizioan Siriako errefuxiatuen gaineko erreportaje zabala argitaratuko du OARSO BIDASOKO HITZAk. Tartean, Irunen bizi den Alaa Eddin siriarraren testigantza irakurtzeko aukera izango da.
Urriaren 2, 3 eta 4an ospatuko dituzte Hondarribiko Amute-Kostako jaiak.
Larunbat honetan, urriak 3, manifestazioa egingo da Donostian EH Bilduk eta EH Baik deituta. Bakea, erabakia izango da leloa eta Artzai Onetik aterako da 17:00etan.