Patxi Morenok haurren Euskadiko Xake Txapelketa irabazi du eta Marlaxka hirugarren izan da taldeka

Hondarribia Marlaxka Xake Elkarteak sekulako emaitzak lortu ditu haurren mailako Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan. Banaka, Ander Tafallek Gipuzkoako txapela lortu du eta Patxi Morenok Euskadikoa.

Marlaxka Xake Taldea

Marlaxkako haurrak eta nagusiak, Kasino Zahrreko lorategietan jokoan

Hondarribia Marlaxka Xake taldearen harrobiak albiste onak pilatzen jarraitzen du. Maiatza hasieran Ander Tafallek haur mailako Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen, eta Patxi Moreno taldekidea bigarren geratu zen.
Marlaxka Patxi Moreno

Patxi Moreno, Ander Tafall, eta Groseko Ivan Iturrarte eta Josu Manterola, Tafallen anai txikiekin

Bada duela bi asteburu Euskadiko Txapelketa egin zuten Donostian eta Morenok jantzi zuen txapela, eta Tafall hirugarren sailkatu zen proba berean. Euskadiko bigarren txapela jantzi du Morenok, iaz kimuen mailan garaile geratu baitzen. Eta pasa den asteburuan, taldekako eskolarteko Euskadiko Txapelketa egin zuten, Donostian ere. Hondarribia Marlaxka hirugarren geratu zen, Leioako Altzaga eta Sestaoko Naturgas talde bizkaitar indartsuen atzetik. Ander Tafall, Patxi Moreno, Aitor Regatos eta Odei Lete izan dira Marlaxkako Toki Alai taldea osatu duten xakelari gaztetxoak. Txapelketetako argazkiak ikusteko, bisitatu Marlaxka klubaren webgunea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.