Ander Tafall eta Ivan Iturralde, Gipuzkoako eskolarteko xake txapeldunak
Tafallek Haurren Mailako txapela lortu du, eta Iturraldek kimuetakoa. Patxi Moreno bigarren geratu da haurretan, eta Euskadiko Txapelketa jokatuko du Tafallekin batera.
Hondarribia-Marlaxkako Ander Tafallek eta Ivan Iturralde irabazi dute Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa. Tafallek Haurren Mailako txapela lortu du, eta Iturraldek kimuetakoa (alebinak). Apirilaren 25ean egin zen Gipuzkoako banakako eskolarteko txapelketa Donostian, Karmelo Balda kiroldegian. Haurren Mailan, Ander Tafall izan zen nagusi, baina beste taldekide batekin berdinduta bukatu zuen lehia, Patxi Morenorekin. Biek 4,5 puntu lortu zituzten eta Euskadiko txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zuten. Informazio gehiagorako bisitatu