
Hilaren 20an (Igandea) orientazio ikastaroa egingo dute Lapurriturriko Informazio Gunean. 10:00etan hasiko da, eta 30 kideko talde bat osatzea da asmoa. Izena emateko epea zabalik dago. Bidasoko Hitza.

Hilaren 9an joko dute Bentan, Gatillazoren aurretik. Iaz sortu zen Marmoka, eta maiatzean edizio mugatuko CDa grabatu zuten. Talde berria da, baina eskarmentu handiko musikariz osatua.

Ia 5.000 soldaduk desfilatu dute Alarde tradizionaleko 21 konpainietan. Xalba Etxebestek komandante bezala jardun du lehen aldiz.