Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eguraldiak ere lagundu du Alarde egunean

Ia 5.000 soldaduk desfilatu dute Alarde tradizionaleko 21 konpainietan. Xalba Etxebestek komandante bezala jardun du lehen aldiz.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/09/09
Alarde tradizionala Hondarribiko Jaiak 2015

Ia 5.000 kidek desfilatu dute aurten Hondarribiko alarde tradizionalarekin

Azken urteetako eguraldi atseginena lagun, Hondarribiak jaietako egun handia ospatu zuen atzo. Goizeko bostetarako asko ziren Alborada entzutera arrimatu ziren hondarribiarrak. Dianarako askoz gehiago batu zitzaizkien, eta hortik aurrera kalera atera zen jende jarioa etengabea zen. Herri osoa eta ehundaka bisitari elkartu ziren 1638ko setioaren amaieraz geroztik burutzen den desfileaz goztzeko. Alarde tradizionalean ia 5.000 soldaduk hartu zuten parte, 21 konpainiatan banatuta —artxeruena aurretik, eta atzetik beste hogei talde bakoitza bere kantinerarekin—. Berrikuntzen artean, komandante berria izan duela desfileak, Xalba Etxebeste. Patxi Goikoetxea seigarrenez aritu zen burgomaestre bezala, eta bere mandatuko Alarde onena bizitu zuela aitortu zuen. Beste berrikuntza bat Alardeari harrera egin dion ordezkaritza politikoa izan da. Txomin Sagarzazuk lehen Alardea izan du alkate denetik, eta udaleko bigarren indarrak, Abotsanitzek, bi desfileei egin baitzien harrera parrokiaren kanpoaldean. Alarde tradizionalari, hortaz, gainontzeko hautetsien ondoan egin zioten harrera Abotsanitzeko hiru ordezkariek. EH Bilduren bi zinegotziek, aldiz, Jaizkibel konpainiaren desfilea jarraitu zuten udaletxeko arkupeetatik, koalizioko beste kide batzurekin, eta Emakundeko eta Arartekoaren ordezkaritzarekin batera. Jaizkibel konpainia parekideak orain arteko desfile lasaiena egin zuen, baina oraindik plastiko beltzen artean igo behar izan zuen Kale Nagusia. Hori bai, konpainiako kideek aurrerapausuak onartu zituzten eta pozik zeuden arratsaldeko ibilbidea bukatuta. Aurten 453 gizon eta emakumek desfilatu dute konpainia parekidearekin. Gaur, atsedenik ez Baina Alardearekin ez dira bukatzen Hondarribiko Jaiak, ezta gutxiago ere. Askok atseden hartzeko eguna dute gaurkoa, baina haur eta gaztetxoek ez dute horretarako inolako asmorik edukiko. Gaurko egitarauak hauen neurrira prestatutakoa dirudi. Gozatu dezatela, bada.

Hilaren 9ko egitaraua

  • 09:00etan: Diana, Goizut Dultzaineroekin.
  • 11:00etan: San Pedro kalean, VII. Moto Lasterketa haur txikientzat (4 urte bitarte). Motoak (taka-taka antzekoak) parte hartzaileek ekarriko dituzte.
  • 11:00etatik 13:30era: Zezen Plaza aurreko Harresietan, Haur Parke Erraldoia (euria eginez gero, Jostaldi pilotalekuan).
  • 12:00etan: San Pedro kalean, VII. Gazte Gymkana. 8 eta 14 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.
  • 12:30ean: Sokamuturra Kale Nagusian (16 urtetik gorakoentzat). Goizut dultzaineroen emanaldia.
  • 16:30ean: Gipuzkoa Plazan, Puzzleak bikoteka. Mailak: a) 3 – 5 urte bitartekoak, 50 aleko puzzlea. b) 6 – 8 urte bitartekoak, 100 aleko puzzlea. c) 9 – 11 urte bitartekoak, 200 aleko puzzlea. d)12 – 16 urte bitartekoak, 300 aleko puzzlea.
  • 17:00etan: Zezen Plazatik abiatuta, Hirigune Historikotik pasa eta Porturaino iritsiko dira Erraldoiak eta Buruhandiak.
  • 17:00etatik 20:00etara: Zezen Plaza aurreko Harresietan, Haur Parke Erraldoia (euria eginez gero, Jostaldi pilotalekuan).
  • 20:00etan: Arma Plazan, Kemen Dantza Taldearen saioa.
  • 21:00etan: San Pedro kalean, Zezen Suzkoen Entzierroa.
  • 21:00etan: Bentan, Marmoka rock taldearen emanaldia.
  • 22:30ean: Fonotareco show, umorezko ikuskizuna, Arma Plazan.
  • 23:00etan: Bentan, Gatillazo taldearen kontzertua.
Egitarau osoa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.