Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Elkarrizketa eta adostasun prozesua burutu, eta alardea udalak antola dezala nahi du EH Bilduk

Udalak alardearen gatazkari ez ikusiarena egiteari utzi behar diola uste du koalizioak, eta motore izan behar duela elkarrizketa eta adostasun prozesu anitz eta parte hartzaile batean.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia
2015/09/04
Gaurko agerraldian, EH Bilduko kideak

Gaurko agerraldian, EH Bilduko kideak

Hondarribiko EH Bilduk uste du alardearen “gatazka” gainditzeko udalak antolatu behar duela, lehen moduan, alardea. Hori ondorioa. Baina horren aurretik zer egin badagoela uste du koalizioak, betiere elkarrizketaren eta adostasunaren bidetik: “Alardearen gatazka gaindituko bada, elkarrizketa prozesua abiatzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, udaletatik hasita, legebiltzarreraino”. Eta bide hori, erakundeez gain, alderdi eta gizarte eragile guztiek egin behar dutela uste du Lore Erriondo EH Bilduren zinegotziak, “bakoitza beretik, inor ukatu gabe, eta errespetua lagun”. Koalizioak Hondarribiko Alardearen gaineko agerraldia egin du gaur Donostian, bertan alderdiaren udal hautetsi nahiz kideak zeudela. Udalaren erantzukizunaz gogoeta egin du gaur Lore Erriondok, uste baitu herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea izanda, jaiak antolatzeko ardura duelako, eta “adosteko tokia” delako, bertatik atera behar dela alardearen gaia konpontzeko iniziatiba, “aferan ez ikusiarena egiteari utzi eta luzatu gabe, beharrezkoa dugu lantalde bat sortzea udalaren ordezkaritzaren ardurapean. Hondarribiarrok, behingoz, iritzi diskriminatzailerik gabe bizitzeko eskubidea dugulako”. Elkarrizketa prozesu bat planteatu du EH Bilduk epe ertainera, “seguru gaude alardeen gatazka gaindi daitekeela. Urrats batzuk emanak ditugu dagoeneko”. Epe laburrera, aurtengo alardeari begira ere jarri dira Hondarribiko EH Bildukoak, eta begirunea eskatu du alarde parekidearentzat, “ez irainik, ez bortxarik ezta baztertzeko ekimenik ere”. Espazio publikoak berdintasunean erabiltzeko eskubidea ere defendatu du koalizioak. Euskal Herriko antzinako ondarearen defentsa bere egiten duela esan du Lore Erriondok, eta kontziente dira herriko jaietan tradizioak eta berritasunek talka egiten dutela, baina bizikidetzan oinarritutako jai ereduen alde egiten du, Euskal Herriko “historia, hizkuntza, kultura eta antzinako ondarea” defendatuz. Alta, jai parte hartzaileak nahi ditu koalizioak “ezin onar dezakegu emakumeak baztertzen dituen ekitaldirik, ospakizunik, jairik. EH Bilduk ezin onar dezake emakumezkoa baztertzen duen alarderik”. Eta berdintasuna babestea eta defendatzea erakundeen ardura dela esan du Erriondok.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.