"Irunen aldeko ituna" aurkeztu dute PSE-EE-k eta EAJ-k

Irunerako lehentasunak ezarri dituzte bi alderdiak, eta elkarren arteko elkarrizketa etenik gabekoa izan behar dela esan dute.

Irungo udaletxea

Irungo udaletxea

Akordioa egin dute 2015-2019 legealdian udalean elkarrekin gobernatzeko Irungo sozialistek eta EAJk. «Irunen aldeko ituna» deitu diote akordioaren dokumentuari (beheko PDFan, oso-osorik). Itun horren arabera, bi alderdiek lehentasunezko eta oinarrizko baldintzak denaren gainetik jarri dituzte, eta aitortu dute akordioak “etenik gabe adostasuna eta elkarrizketa bilatzera” behartzen dituela bi aldeak. Eta lau helburu nagusiren barruan aginduko dutela esan dute itunaren sinatzaileek, honakoak, hitzez hitz:
  • “Gure jardunaren funtsezko eta lehentasunezko helburua izango da Irun aukerak eskainiko dituen hiria izatea, hirian jarduera ekonomiko gehiago izatea enplegu gehiago sortzeko, tokiko enpresen sorrera, finkapena eta garapena bultzatuz eta inbertsio berriak erakartzeko politika aktiboa bideratuz”.
  • “Irunek hiri solidarioa izaten jarraitu behar du, okerren pasatzen ari direnez kezkatua eta behar duenari laguntzeko prest betiere”.
  • “Hiri parte hartzailea izatea nahi dugu”.
  • “Hiri arduratsu, eraginkor eta iraunkorraren eredurantz egin behar aurrera Irunek, bere garapenaz arduratuz, bizi-kalitate egokiarekin eta kontzientzia kolektiboarekin. Era berean, euskara bultzatzeaz kezkatu behar du”.
Lau oinarri partekatuak horiek izanda, esan bezala, ondoko PDFan daude xehetasunak. Gaur EAJk akordioaren berri emango du, Xabier Iridoy bozeramailearen hitzetan. PSE-EE eta EAJ udal akordioa  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.