[Bideoa] Hasi da Gaztefolk

Bost talde, Eraiki dantza talde antolatzailea barne, ari dira parte hartzen Bidasoaldeko nazioarteko gazte folklore jaialdian.

Talde guztietako partaideak, atzo, udaletxean

Talde guztietako partaideak, atzo, udaletxean

Atzo arratsaldean hasi zen Gazte Folk, Bidasoaldeko nazioarteko gazte folklore jaialdia. Aurkezpena egin zen 20:30ean Zabaltza plazan, baina aurretik, goizean, jaialdian parte hartzen ari diren taldeek Irungo auzoetan emanaldiak egin dituzte, arratsaldean udaletxean harrera egon da, eta esan bezala, Zabaltza plazako ekitaldiarekin bukatu da eguna. Beheko albistearen estekan sartuz gero ikus daiteke egitaraua. Hala ere, hilaren 28ra iraungo duen jaian egunero bada zerbait, Irunen batez ere, baina Zumaian, Hondarribian eta Beran ere egongo dira saioak. Etzi, igandearekin adibidez, goizean Zumaian kalejira izango da, baina Hondarribiko ekitaldia izango da eguneko nagusiena, kalejira egingo dutelako arratsaldean eta 22:30ean, Madalena plazan, emanaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.