Zeregin horretarako 160.000 euroko lerroa bideratu du udalak. Norbanakoek, dendariek eta bizilagun komunitateek balia ditzakete.
Norbanakoei eta bizilagun komunitateei dago bideratua laguntzen lerroa
Udalak prest ditu etxeetan nahiz komertzioetan oztopo arkitektonikoak kentzeko nahiz energia eraginkortasuna lortzeko diru laguntzen oinarriak, 2015 urteari dagozkionak. Orotara, 160.000 euroko partida du gordeta udalak horretarako (2013 eta 2014 urteen artean 340.000 euro bideratu zituen bien artean). Honakoak dira laguntza jaso dezaketen hiru balizkoak:
- Etxeetan edo komertzioetan oztopo arkitektonikoak kendu nahi dituztenentzako laguntza.
- Etxebizitzetan energia eraginkortasuna hobetzeko laguntza.
- Komertzioetan energia eraginkortasuna hobetzeko laguntza.
Hau da, norbanako, bizilagunen komunitateetarako, nahiz dendetarako laguntzak dira horiak, Miguel Angel Paez Hirigintza eta Ingurumen ordezkariak gaur aipatu duenez. Laguntzen oinarriak eta xehetasunak
Irungo Udalaren webgunean daude (gazteleraz soilik).