Berrizturen lanari esker Bidasoa ibaia garbiago dago

Berriztuko kideek Bidasoa ibaia garbitu dute gaur. Gazteak gizarteratzeko taldea da Berriztu. Bidasoko Hitza.

Berriztuko eta udaleko kideak, gaur Bidasoan jasotakoarekin

Berriztuko eta udaleko kideak, gaur Bidasoan jasotakoarekin

20 bat gaztek Bidasoa ibaia, irlen eta pantalanaren inguruan, garbitu dut gaur goizean. Bertan batez ere plastikozko gaiak jaso dituzte uretatik. Berriztu elkarteak gidatu du ibaiaren garbiketa; familien eta gazteen gizarteratzeko elkartea da Berriztu. Gaur bidelagun, Irungo Udala, Surfrider taldea eta Santiagotarrak izan dituzte garbitzaileek. Gizarte bazterkerian erortzeko arriskuan dauden gazteek eta monitoreek osatu dute taldea, eta Irungo Udalak esan duenez, horrelako jarduerak baliagarri zaizkie gazte horiei integraziorako bidean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.