Berriztuko kideek Bidasoa ibaia garbituko dute

Bihar egingo dute garbiketa, goizean, irlen eta ontziralekuaren inguruan.

Irlen eta ontziralekuaren inguruan egingo dute garbiketa

Irlen eta ontziralekuaren inguruan egingo dute garbiketa

Berriztu elkarteko kideek, Irungo Udalaren, Surfrider taldearen eta Santiagotarrak kirol elkartearen laguntzarekin, Bidasoa ibaiaren irlen eta ontziralekuaren  inguruan garbituko dute bihar (asteazkena, hilak 22), 10:00etatik 12:30era. 30 bat gazte ariko dira zeregin horretan. Berriztuk gizarte integrazioan laguntza behar duten familia nahiz gazteekin egiten du lan. Uretan, eta kutsadura eragin dezaketen objektuak jasotzea da jardunaldiaren helburua. Surfrider elkarteko adituen laguntza —itsasertzaren babes eta balio elkartea da— jasoko dute Berriztuko kideek, eta Santiagotarrak taldeko kideek hainbat azpiegitura erraztuko dituzte.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.