Abuztuaren 30era arte egongo da zabalik Bidasoa errekaren inguruko artista esanguratsuen koadroak biltzen dituen erakusketa.
Gaur, antolatzaileak eta udaleko ordezkariak, hainbat artistarekin, erakusketan
Irungo eta Iruñeako udalek elkarlanean
Maestros del Bidasoa erakusketa osatu dute. Lehenik Iruñean izan zen ikusgai, orain Irunera iritsi da, Amaia KZra zehazki. Abuztuaren 30era arte egongo da bertan. Bidasoa ibaiaren inguruko herrietako 28 artistaren koadroak daude ikusteko, 34 lan orotara. Hainbat garaiko artisten lanak dira.
Sortzaileen artean daude, besteak beste, Dario de Regoyos, Tomas Sobrino, Ricardo Baroja, Mentxu Gal edo Vazquez Diaz. Juan Carlos Pikabea da erakusketaren komisarioa, eta hark gaurko aurkezpenean esan duenez (gaur 19:00etan zabalduko dute ofizialki), belaunaldi ezberdinetako artisten mostra izanagatik ere, “gure errekaren, gure tradizioen aberastasunaren eta gure lurraren indarraren erakusle” dira lanak.
Hainbat funtsetatik bilketa egin dute antolatzaileek, Irungo Udala tartean dela, erakusketa osatzeko. Hala nola Kutxa Fundazioan, Javier Ciga Fundazioan, Irungo Udalean, Baztango bailarako udalerrietan, edo hainbat galeriatan zeuden koadroak lortu dituzte erakusketan osatzeko.
Abuztuaren 30era arte asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara egongo da zabalik Amaia KZko erakusketa gela; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era; astelehenetan itxita dago.