2015/7/17

Jose Maria Castilloren Irun, Kabigorrin

Kabigorrin garai bateko Irunen berri izateko erakusketa jarri dute irailaren erdialdera arte. Jose Maria Castilloren argazki zaharrak baliatu dituzte horretarako. Bidasoko Hitza.

Azoka zabalduta, hasi da Dies Oiassonis

Dies Oiassonisen azoka zabaltzearekin batera, hasi da erromatarren jaialdiko egitarau ofiziala. Gaurtik igandera arte luzatuko da.

Alardeetako konpainia parekideei harrerarik ez diete egingo batzar nagusiek

EH Bilduk Irungo Alarde Parekideari eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiari harrera egiteko egindako eskaera atzera bota dute EAJk eta PSE-EEk. Bidasoko Hitza.

Emeki margo lehiaketa

Abuztuaren 9an egingo dute Emekiren margo lehiaketa

Lanik onenak 700 euro eta Emekiren opari bat jasoko du.

Asier Perez-Karkamo
Judas Arrieta Ilustrazioa

Txinatik AEB-etara, euskaltasunaren bila

Zazpi urte eman zituen Txinan ekialdeko artista izan nahi zuelako. Euskal Herrira itzulita, AEBetan bukatu du Judas Arrietak, Boiseko euskal jaiari lotutako egonaldi artistikoa burutzeko. Far Westean, ekialdeko sentitzea lortu du

Asier Perez-Karkamo

Real Union-Real Sociedad, 100 urteko partida

Real Unionek eta Realak bihar Galen elkarren kontra jokatuko dute, 20:45ean hasita. Talde irundarraren mendeurrenaren barruko ekitaldia da.

Gipuzkoako Txapelketa

Bigarrenean, Gipuzkoako Txapelketa irabazi du Hondarribiak

Donostiarrak asteazkenean jarritako helegitea erretiratu zuen atzo arratsaldean eta Ama Guadalupekoak ez du itzuli beharko Gipuzkoako Txapelketa-ko bandera.

Asier Perez-Karkamo

'Maestros del Bidasoa' erakusketa, abuztuaren 30era arte, Amaia KZn

Abuztuaren 30era arte egongo da zabalik Bidasoa errekaren inguruko artista esanguratsuen koadroak biltzen dituen erakusketa.

Hiruzta Zesta Txapelketa 2

Hiruzta Zesta Txapelketa, gaurtik, Jostaldin

Gaur, Goikoetxea-Madarieta eta Zulaika-Israel bikoteek lehen finalerdia jokatuko dute. Ondoren afizionatuak ariko dira kiniela jokoan.

Asier Perez-Karkamo

EGO-k emozioz beteko du astelehenean Itsas Etxea

Jesus Guridiren Hamar Euskal Doinu eta Piotr Ilich Tchaikovskiren Patetikoa 6. Sinfonia interpretatuko dituzte. Hondarribikoaz gain, beste hiru emanaldi soilik programatu ditu EGO-k.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago