Kabigorrin garai bateko Irunen berri izateko erakusketa jarri dute irailaren erdialdera arte. Jose Maria Castilloren argazki zaharrak baliatu dituzte horretarako. Bidasoko Hitza.
Gisa honetako irudiak ikus daitezke erakusketan.
Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan Jose Maria Castilloren argazki zaharrekin erakusketa zabaldu zuten atzo (osteguna, hilak 16). Irailaren erdialdera arte egongo da ikusgai, ostegunetik igandera, 19:00etatik aurrera. Castilloren Irunen ikuspegia ikus daiteke mostran, antzinako irudiekin.
Kabigorriko kideek esan dutenez, Urdanibia plazako lanak bitartean, martxoaren amaieran, Castilloren lanekin erakusketa osatu eta ikusteko jarri zuten. Arrakastatsua izan zen, hortaz, esperientzia errepikatzea erabaki du Peña kaleko kultura topaguneak. Hala, Urdanibia beraren nahiz hiriaren eraldaketaren berri jaso daiteke argazkien bitartez.