Udal funtzionamendurako aurreakordioa egin dute PSE-EE-k eta EAJ-k Irunen

"Oinarrizko atalen" gainekoa da adostasuna, udal barrukoak eta udalak parte hartzen duen erakundeen baitakoa. Gaurko udalbatzarrean aztertuko dute gaia, 12:00etan.

Akodioan jasota dago ahalik eta alderdi gehienen presentzia erabaki organoetan

Akodioan jasota dago ahalik eta alderdi gehienen presentzia erabaki organoetan

2015-2019 legealdian helburuen eta udal funtzionamenduaren “oinarrizko atalen” aurreakordioa lortu dute Irungo PSE-EEk eta EAJk. Aurreakordio hori, bi alderdien bozeramaileek esan dutenez, oinarrituta dago Irunen errealitatearen eta hirirako helburuen “ikuspegi konpartitu” batean. Aurrerago zehaztuko dute aurreakordioa, akordio bihurtzeko. Hau da, udal gobernu taldea bi alderdien artean osatuko litzateke. Hala, PSE-EEk eta EAJk adostu dutena izan da udalaren egitura eta ordezkarien atala. Guarko udalbatzar berezian emango dituzte bi alderdiek azalpenak, baita aurreakordioaren testua onartzera eraman ere (12:00etan da). Proposamenaren hainbat xehetasun, honakoak, bi alderdiek hedabideetara bidalitako oharraren arabera:
  • Talde politiko guztien baldintzak hobetuko dira: talde bakoitzak ziurtatua izango luke liberatu bat (bozeramailea), eta behin-behineko liberatuen banaketa proportzionala egingo litzateke.
  • Banaketa horren arabera, eta aurreakordioan jasota dagoenez, Si Se Puede Irunek beste pertsona liberatu bat osoki izan lezake eta beste bat egun erdira; EAJk bi —udal gobernu taldean sartuko litzatekeelako—, EH Bilduk bozeramaileaz gain egun osora beste pertsona bat liberatzeko aukera izango luke (idazkaria), eta PPri 3/4ko liberazio bat egokituko litzaioke.
  • Udal batzordeetan ordezkarien banaketa proportzionala adostu dute EAJk eta PSE-EEk: horietan lau ordezkari PSE-EErenak lirateke, bina EAJ eta Si Se Puede Irunenak, eta bana izango lituzkete EH Bilduk eta PPk.
  • Udalak parte hartzea duen erakundeetan, berriz, aurreakordioan idatzita dago saiatuko direla alderdi guztiek ordezkaritza izan dezatela.
  • Zaisan eta Txingudiko Mankomunitatean (Txinzer) PSE-EEk, EAJk eta Si Se Puede Irunek izango lukete ordezkaritza. Baina aztertzekotan gelditu dira beste alderdiek ere izan dezatela ordezkaritza Txinzerren, botorik gabe, baina iritzia emateko eskubidearekin.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.