Kataluniako txotxongiloak hurbilduko dira Kasino Zaharrera

Kataluniako Companyia Encaixats taldeak 'El pequeño gran mundo de los hermanos Lambe' obra aurkeztuko du gaur Txotxongilo Bideak zikloaren barruan.

Txotxongilo Bideak

La Cuentista Teatroren emanaldia

Kasino Zaharreko lorategietako zuhaitzen itzalak haurrez beteko dira gaur arratsaldean, Txotxongilo Bideak zikloko laugarren emanaldirako. Kataluniako Companyia Encaixats taldeak El pequeño gran mundo de los hermanos Lambe obra antzeztuko du, 18:00etan. Hiru urtetik gorako haurrentzat egokia da. Hori bai, garaiz iristea komeni da, batetik leku ona hartzeko, eta bestetik, zikloko obrak oso laburrak izaten direlako. Gaurkoaren ondoren, beste bi saio geratuko dira Txotxongilo Bideak zikloko aurtengo ekitaldia amaitzeko. Hurrengo asteazkenean Kataluniako beste talde bat hurbilduko da Hondarribira, Microcirc. Eta hileko azken asteazkenean Asturiaseko Bailadera de Titeres taldearen txanda izango da. Emanaldi guztiak Kasino Zaharreko lorategietan egingo dira, 18:00etan. Eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupeetara mugituko litzateke antzezlana. Aurten, zorionez, ez da halakorik geratatu oraindik.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.