Asteazkenero, txotxongiloak Kasino Zaharreko lorategian

Asteazkenero, Txotxongilo Bideak egitasmoaren barruan, txotxongilo emanaldiak egingo dituzte haurrentzat Kasino Zaharrean. Bidasoko Hitza.

Bizkaiko El Tenderete taldeak uztailaren 8an egingo du saioa

Bizkaiko El Tenderete taldeak uztailaren 8an egingo du saioa

Hondarribiko Udalaren ekimenez eta Tolosako Topic elkartearen laguntzaz, ekaineko azken asteazkenean nahiz uztailekoetan txotxongilo saioak egingo dituzte, haurrentzat, Kasino Zaharreko lorategian: Txotxongiloen Bideak egitasmoaren barruko emanaldiak izango dira, denak 3 urtetik gorakoentzat. Emanaldi oro 18:00etan hasiko da. Eta egun horietan eguraldi txarra egingo balu, udaletxeko arkupeetara lekualdatuko lituzkete saioak. Honakoak dira ikuskizunak:
  • Hilak 24, La Cuentista Teatro konpainiak (Katalunia) Ricitos de oso lana emango du.
  • Uztailak 1, Elisa M Matallinek (Valentzia) Cuento de Titeres lana eskainiko du.
  • Uztailak 8, El Tenderete taldeak (Euskal Herria) Basoko ipuin ttipia obra taularatuko du.
  • Uztailak 15, Companyia Encaixats (Katalunia) konpainiak El pqueño gran mundo de los hermanis Lambe saioa aurkeztuko du.
  • Uztailak 22, Compañia Microcirc taldeak (Katalunia) Buscando el norte17 lana emango du.
  • Uztailak 29 (emanaldi berezia) Bailadera de Titeres (Asturias) taldeak, Caperucita roja antzeztuko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.